NABARMENA: Iritzi-inkestak eskuragarri daude “Elkargokidea” atalean
NABARMENAK
KULTURA ETA PRESTAKUNTZA AGENTA
-
JAVIER BURÓNEN “EL PROBLEMA DE LA VIVIENDA” LIBURUAREN AURKEZPENA
14 November, 2025
JAVIER BURONEK “ETXEBIZITZAREN ARAZOA” AURKEZTU DU DENIS ITXASO, EUSKO JAURLARITZAKO ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDAKO SAILBURUA Datorren azaroaren 21ean, 18:00etan, Javier Buronek «Etxebizitzaren arazoa» liburua aurkeztuko du EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzan. Bertan izango da Denis Itxaso, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburua. Javier Burón, higiezinen politika eta merkatuetan aditua, prezioen igoera geldiezina, turistifikazioa, gentrifikazioa, inbertitzaile globalak eta jarduera publikoak aztertzen ditu. […]
Segi irakurtzen ... -
2025eko GABONETAKO HAURRENTZAKO TAILERRAREN DEIALDIA
11 November, 2025
2025eko GABONETAKO HAURRENTZAKO TAILERRAREN DEIALDIA 2025eko Gabonetako Haurrentzako Tailerrerako deialdi irekia! EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzak haurrei zuzendutako arkitektura-tailer bat diseinatzeko eta egiteko proposamenak aurkeztera gonbidatzen ditu elkargokideak, sormena, jolasa eta ikaskuntza uztartuko dituena. Tailerra abenduaren azken astean izango da, Ordezkaritzaren instalazioetan. Aurrekontua: 375 €(zerga-oinarria). Aurkezteko epea: 2025eko abenduaren 2ko 12:00ak arte. Bidali zure proposamena kultura.bizkaia@coavn.org helbidera (gaian 2025eko Gabonetako Tailerra adieraziz). […]
Segi irakurtzen ... -
2025eko GABONETAKO ZORIONAK EMATEKO LEHIAKETA
11 November, 2025
2025eko GABONETAKO ZORIONAK EMATEKO LEHIAKETA Hasi da 2025eko Gabonetako Zorionak diseinatzeko lehiaketa! Aurten ere, EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren Gabonetako zorion-agurra sortzeko deialdia ireki dugu. Teknika librea da eta elkargokide guztiak, Ordezkaritzako langileak eta haien familiak parte hartzera gonbidatuta daude. Aurten lehiaketak hiru kategoria ditu: Helduak (18 urtetik aurrera) Gazteak (10-18 urte) Haurrak (9 urte arte) Kategoria bakoitzak lehen saria izango du […]
Segi irakurtzen ... -
VII. EDICIÓN BIA · KLIMA 2.0 – OPEN CALL
11 November, 2025
; ;
Segi irakurtzen ...
ZERGATIK ARKITEKTOAK?
TEKNIKARIRIK TREBATUENA
Arkitektoaren prestakuntza osoa da, bai arlo teknikoan, bai alderdi sozial eta artistikoan. Bera da, horrenbestez, aliaturik onena edozein motatako lanen ardura emateko.
JASANGARRITASUNA ETA AURREZPENA
Arkitektoa gai da edozein jaberi aholku emateko energia-gastuan aurrezteko komeni zaizkien neurrien inguruan, eta horrek dirua zein energia aurreztea ahalbidetzen du.
NAZIOARTEKO PRESTIGIOA
Bizkaiko arkitektoek, azken urteetan zehar, era aktiboan parte hartu dute Bizkaiaren eraldaketan, eta mundu-mailako ospea erdietsi dute.
ARKITEKTOA, TEKNIKARI OSOA
Espezializatutako arkitekto ugari dago, egitura-kalkuluan, instalazioetan, hirigintzan, argiztapenean, diseinuan, etxebizitzan, herritarren parte-hartzean, eta abarretan. Aurkitu gehien komeni zaizuna.
HIRI HOBEAK
Arkitektoa eragile nagusia da hiriaren eraldaketan, alde guztiak antolatuz eta ados jarriz: herritarrak, politikariak, sustatzaileak, eraikitzaileak…
ARKITEKTURA, ONDASUN SOZIAL GISA
Arkitekturak ondasun materialaren izaera gainditzen du; hain zuzen ere, eginiko eraikinen bidez, lekukotasuna ematen diegu etorkizuneko belaunaldiei, eta, era berean, aurreko belaunaldien lekukoa hartzen dugu.
BIRGAITZEA, AURRERA EGITEKO
Ekonomia-krisiko garai honetan, birgaitzea funtsezko lanabesa da arkitektoaren lanean. Ez dago inor arkitekto batek bezain ondo ulertuko duenik konpondu beharreko eraikinen konplexutasuna.
HIRI-BITARTEKARIAK
Arkitektoak dira bitartekaririk onenak eraikitakoaren eta hiriaren artean: beraien titulazio bikoitzari esker (teknikoa eta artistikoa), gai dira bai alderdi “materialei” (ekonomia, sendotasuna, iraunkortasuna), bai alderdi “immaterialei” (edertasuna, estiloa, moldakortasuna, kultura) antzemateko.







