ARKITEKTURAREN ASTEA: BIDALI ZURE PROPOSAMENAK! – Coavnbiz

ARKITEKTURAREN ASTEA: BIDALI ZURE PROPOSAMENAK!


Loading Events
This event has passed.

2017ko Urriaren 2tik 6ra, Arkitekturaren Astea ospatuko da EHAEOko Bizkaiko Ordezkaritzan, Arkitekturaren eguna dela eta, urriko lehen astelehenean . Egun horietan zehar ekintza ezberdinak jasoko ditugu elkargoan, arkitekturako profesionalei zein hiritarrei zuzenduak egongo direnak.

Asko gustatuko litzaiguke Ordezkaritzako elkargokideen ideiak jakitea, tailerrak edo beste edonolako jarduerak antolatzeko.

Iniziatiba honetan parte hartu nahi duten pertsonak elkargokideak izan beharko dira. Interesatuek proposamena email bidez bidali beharko dute kultura.bizkaia@coavn.org helbidera, euren izen deiturak, kontakturako telefonoa eta jarduera azaltzen duen testu labur batekin, hau aurrera eramateko jasan beharko diren gastuen laburpen bat azalduz (proposamenaren balorazio ekonomiko batekin). Ekitaldi ezberdinen programazioarekin hoberen lotzen diren proposamenak aukeratuko dira.

Proposamenak aurkezteko azken eguna Uztailaren 21a izango da, 12:00etan.