Loading Ekitaldiak

EXPO TFM 18-19 – ETSA UPV/EHU

12 Abendua, 2019 @ 18:30 - 15 Urtarrila, 2020 @ 14:00

« Guztiak

EXPOSICIÓN TFM 18-19

ETSA UPV/EHU

 

Abenduak 12an, arratsaldeko 18.30etan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Bizkaiko ordezkaritzan, UPV/EHU-ko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko, 18-19 ikasturteko Arkitektura Unibertsitate Master Amaierako Lanen aukera bat biltzen duen erakusketaren inaugurazioa izango dugu. Aurkezpenak ikasleen eta eskolako zuzendariaren eskutik, Juan José Arrizabalaga.

Erakusketa lanegunetan 9.00tatik-14.00tara ikusi ahalko da eta abundaren 12tik urtarrilaren 15rarte iraungo du.

Inaugurazio egunean Arkitektura Eskolako Zuzendariak, Juanjo Arrizabalagak, erakusketa aurkeztuko du eta ondoren parte hartzen duen ikaslegoak proiektu batzuk laburki aurkeztuko ditu.

Erakusketak hurrengo ikasleen lanak biltzen ditu:

  • Garazi Aranguren Alberdi, “Getariako hiztoriaz loturak sortzen: kanpotarrei hartzeko eta bertakoei erantzuteko irisgarritasun elementua”.
  • Beinat Arejula Orbegozo, “Gogoetarako gunea Monpasen”.
  • Markel Arbulu “Durangoko kultur zentroa”.
  • Ane Elicegui Aguirre , “Emakumeen Etxea Tolosan”.
  • Maitane Enara Diez Izagirre, “Lerroak irekiz, sakontzen erroak; Azpeitian, zelai luzeko eraikinen birmoldaketa euskera eta turismoa ustartzeko”.
  • Beatriz Estefanía Gutierrez, “Regeneración del entorno de San Bartolomé, Logroño”.
  • Iñaki Goikoetxea Burgoa, “Musika plaza herriko kultur zentroa”.
  • Aitor Ibarguen, “Hizkuntza eskola ofiziala eta kulturgunea Basaurin”.
  • Iñigo Maiztegi, “EGURLEK. Centro de innovación e investigación de la madera en Lekeitio”.
  • Leire García, “Polikiroldegia eta liburutegia La Kasillan”.
  • Henar Merino Refoyo, “Martiatu auzotik erdialdera bidean eskuartzeak”.
  • Sara Truelsen Barrena, “Urtaroenaraberako arkitektura, merkatu eta adinduen bilgunea”.
  • Alex Orive Eguiluz, “A. Biz. Azpiegitura hibridoa”.

Idoia Moreno arkitektak erakusketa disenatu du.

 –

Xehetasunak

Hasiera:
Abendua 12 @ 18:30
Amaiera:
15 Urtarrila, 2020 @ 14:00
Webgunea:
http://www.coavnbiz.org

Antolatzailea

Kultura
Webgunea:
www.coavnbiz.org

Lekua

Delegación en Bizkaia del COAVN
Avenida Mazarredo 69-71, bajo
Bilbao, Bizkaia 48009 España
+ Google Map
Telefonoa:
944244474
Webgunea:
www.coavnbiz.org